XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mertxek dantzalekutik espiatzen gintuen, azkenik norbaitekin ligatu nuela sinetsi ezinik, Santi motel hori, berak deitzen zion bezala, izan arren.

Barrenean, ernegatu egiten zuen Santik nirekin eta ez berarekin ligatu izanak, Mertxe izan baitzen ikusi zuen lehena eta hitz egin zion lehena. Egun batean nirekin haserretu eta esan egin zidan:

- Nigatik izan ez balitz, ez zinateke Santirekin aterako.

Mertxek arrazoi osoa zuen. Bera izan zen zazpi zenbakiko dortsalarekin saskibaloian jokatzen zuen mutilari begi eman ziona.

Alfa 5, oso gustuko genuen kiroldegi erraldoi bat, zapaldu genuen lehenengo egunean izan zen.

Lehenengo mailako erdialdean geunden, aerobic-a egitea bururatu zitzaigun epealdi hartan.

Mertxe, likrazko maillota eta galtzak zeramatzala, ikaragarri zegoen.

Nik, ordea, modu berean jantzita egon arren (bi ekipo berdin-berdin erosi genituen), txipiroi baten antza nuen: dena lerro zuzenak eta azalera laua.

Ekipoa nola geratzen zitzaion ikusi nuenean damutzen hasi zitzaidan berdina aukeratu izana.

Ezberdin batekin, gutxienez, gure gorputzen ezberdintasuna ere gehiago disimilatuko genuen.

Jantzigeletatik bikiak izango bagina bezala apainduta atera ginen. Begiraleak giharrak laxatzeko txirrindula estatikoan aritzeko aholkatu zigun, eta gihartze-aretora abiatu ginen, nahiko leku zabala, Pepe tabernaren bikoa edo.

Txirrindulak kanpo aldeko ikuskizun nahiko ona zeukan leiho handi baten ondoan zeuden.